Editoriala

Ongi etorri ene webgunera !

Pierre-Paul Dubois naiz, ProSchutzeko erreferentea Ipar Euskal Herrian, Pirinio Atlantikoetan, Landesetan, Pirinio Garaietan eta Gersen. 

Badu 20 urte baino gehiago zoladurak eta moketak ezartzen ditudala Estalgi ene zaharberritze enpresarekin, eta dudarik gabe ProSchutz zure zoladuretarako hautu hoberena da!

Zure zolako estaldura andeatua da? Ez zaizu gehiago gustatzen? Iduritzen zaizu aldatu behar duzula zoladura berria ukaiteko? Eta ez balitz beharrezkoa?…

ProSchutz gisa, zure zoladura plastikoak eta mineralak osoki berritu ditzaket: PVC, (lauzak edo zerrendak), arraxina, linolioa, marmoleuma, LVT etab., zure zoladura batere kendu gabe! Mediku-zoladurak egiten ditu, eskoletakoak, kirol eremuetakoak, industrietakoak, egoitza publikoetakoak, etab.Gure PU Dr Schutz bernizei esker (fase urtsuan), hautatuko duzu zure zoladuraren dirdira eta zure jardueraren araberako lerrakortasuna; gure bernizei esker zure zoladurak egunero errazki garbitzen ahalko dituzu. Gainera, kolorea edo diseinua aldatzen ahalko duzu diru guzia xahutu gabe eta planetaren baliabideak agortu gabe.

Hots, aterabide ekologikoa da, ekonomikoa, sinplea eta zalua zure zoladurei bizi berria emateko; emaitza zenbait urtetarako bermatua da.

Ez gehiago zure zoladurak kendu, berritu itzazu !

ProSchutz bati konfiantza egitea, zoladura malgu mota ororen berritze espezialistei konfiantza egitea da.

Ene gaitasun-arloak

Zoladura plastikoak & mineralak

Arraxina, PVC, linolioa, marmoleuma, LVT… mota orotako zoladura malguei bizi berri bat emateko badugu aterabide sinplea, zalua, ekonomikoa eta ekologikoa.

ESD zoladurak

ESD soluzioarekin, ProSchutz profesionalek ESD zoladuren eroankortasuna berritu dezakete lehengo zoladura atera gabe. Berria bezalako zoladura, eroankortasun berrituarekin.

Ene baloreak

Profesionaltasuna 

Ene bezeroen konfiantza irabazten dut haien beharren araberako aterabideak proposatuz.

Igurikatzen dutena baino urrunago joaten naiz errespetuzko harreman sinpleei eta eraginkorrei esker.

Ene bezeroek dituzten arazo guziak ene talentuak baieztatzeko parada ditut. Egiten dizkidaten oharrei kasu egiten diet eta lehenbailehen ihardesten erantzun egokia emateko.

Zorroztasuna

Mundu osoan zoladuren berritzean bildu urte anitzeko esperientziari esker sortu eta apailatu protokolo zorrotzak segitzen ditut.

Obralekuak ezin garbiago, bilduago eta ordenatuago uzten ditut. Behar-beharrezkoa baita, eta horrela bezeroei esperientzia perfektua eskaintzen diet.

Erabiltzen ditudan berniz guziak arauen (elikadura, medikuntza, kirol arauak, etab.) araberakoak dira, eta, beraz, industria mota guzientzat lan egin dezaket, zorrotzenentzat ere.

Berritasuna

ProSchutz gisa, berrikuntzaren alde naiz eta ez naiz aldaketaz beldur.

Lankidetza zuzenean ari naiz, eta Alemaniako Dr Schutz Group enpresaren ikerketa eta garapen laborategiaren emaitzez baliatzen naiz.

Ene alorreko azken aitzinamendu teknologikoez jakinean naiz beti, eta ontzat emanak direlarik eta egoki denean, erabiltzen ditut. 

Ene lankideekin, bezeroekin, hornitzaileekin et partaideekin elkarrizketa sustatzen dut aitzina joateko parada ematen dien ideiak trukatzeko.

Lehen / Orain

LVT zerrenden berritzea Landesetako (40) hotel batean, lehengoa kendu gabe

Kirol gela

Eskola bateko barnebidea

Eskailerak marrazkiekin 

Unibertsitate bateko jangela

Enpresa bateko jantegia

ESD zoladura